historia · pasadizoak · zuzendariak

 
 

D. SILVANIO CERVANTES ÍÑIGO Jn.  (1919-1945)
Silvanio Cervantes Jn. Pamplonesa musika bandako sortzaileetariko bat eta lehenengo zuzendaria izan zen 1919an.
Besteak beste, "Viva el Maera" (pasodoble), "La Dominguera" (jota), "El Asombro de Damasco" (moldaketa) edota "La Pilindros" (jota) musika-lanak konposatu zituen.
1945eko abuztuaren 31ra arte zuzendu zuen banda. Santiago de Compostelako Banda Militarra zuzentzera bidali zutenean, bere anaia, Jose Cervantes Jn. izan zen bere ordezkoa Silvanio itzuli arte. 1945eko abuztuan “Musikari Nagusi” izendatu zuten. Bere plaza utzi eta armadara bueltatu zen Gasteizko Banda Militarraren zuzendari bezala.

     
 

D. JUAN BERRUEZO DE MATEO Jn.  (1945-1947)
Silvanio eta Jose Cervantes Iñigo berriz armadan sartu zirenean, "La Pamplonesa" Iruñeko Musika Bandako Patronatuak Jose Berruezo de Mateo Jn. izendatu zuen bandaren zuzendari ordezko. 1945eko irailaren 1etik 1947ko azarora arte, dimisioa aurkeztu zuen arte, egon zen banda zuzentzen.

     
 

D. JOSÉ CERVANTES ÍÑIGO Jn.  (1947-1960)
1943ko maiatzaren 8an "La Pamplonesa" Musika Bandako Patronatuak Jose Cervantes Iñigo Jn izendatu zuen zuzendariorde, oposaketa baten bidez. 1947an, Juan Berruezo de Mateo Jn.ak zuzendaritza utzi zuenean, Jose Cervantes Iñigo Jn.ak bandako zuzendaritza hartu zuen ordezko bezala.

1947ko azaroaren 22an zuzendariaren plaza betetzeko oposaketak deitzea erabaki zen. Hala ere, azkenik arrazoi ezberdinengatik oposaketak ez ziren egin eta horregatik, Jose Cervantesek, bere lan onak lagunduta, Udaletxeak zuzendariaren plaza berriz atera arte jarraitu zuen zuzendaritzan. Jose Cervantes Iñigo Jn.ak gaixotun bat zela medio, 1960ko martxoan utzi zion zuzendari ordezkoari izateari.

     
 

D. SATURNINO SORBET IBÁÑEZ Jn.  (1960-1967)
Saturnino Sorbet Jn., oposaketa baten bidez plaza lortu zuen lehenengo zuzendaria izan zen. 12 urte zituela sartu zen Pamplonesan xirulari bezala. Oboea ere ikasi zuen eta azkenean oboe bakarlari izatea lortu zuen.
Bere garaiko zuzendariak utzi zuenean, bere lankideek, aho batez, eskatu zioten Udaletxeari Saturnino zuzendari izendatzea. Udaletxeak onartu ez eta azkenean plaza oposaketan atera zuen.

Saturnino Sorbet Jn.ak 1960ko martxoaren 16an hartu zuen bere plaza. Bandako irteeretan lau tronboi paratu ohi zituen aurreneko ilaran bandari ikusgarritasun handia emanez. 1967ko apirilaren 1ean utzi zion zuzendari izateari.

Saturnino Jn. Bandako zuzendaria izateaz gain, hainbat urtetan zehar Santa Cecilia Orkestrako oboe bakarlari, “Amigos del Arte” elkarteko zuzendari eta “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorioko irakasle ere izan zen.

     
 

D. JOSÉ LUIS GÓMEZ ANOZ Jn.  (1967-1968)
Jose Luis Gomez Jn. Bandako klarinete bakarlaria ezezik, zuzendariordea ere bazen. Zuzendaritza hutsik geratu zenean, “La Pamplonesa” Musika Bandak banda zuzentzea proposatu zion. 1968ko otsailera arte zuzendu zuen.

     
 

D MANUEL LÓPEZ FERNÁNDEZ Jn.  (1968-1979)
1968ko otsailaren bukaeran, Musika Bandako Patronatuak Manuel Lopez Jn. izendatu zuen Bandako zuzendari. 1979ko otsailean utzi zuen.

     
 

D RICARDO GARCÍA CERDÁ Jn.  (1979-1995)
1979ko martxoan, Iruñeko Udaleko Kultur Patronatuak Ricardo Garcia Cerda Jn. izendatu zuen bandako zuzendari.
Jatorriz Valentziarra izan arren, Iruñeko ohiturekin oso ongi moldatzen jakin izan zuen. Bandan lan handia egin zuen eta horren ondorioz, Bandaren maila musikala asko igo zen.
Ricardo Garcia Cerda Jn., 7 urte zituela, tronpeta jotzen hasi zen Valentzian. Han Orkestra Sinfonikoaren partaidea izan zen, soldaduzkan armadaren heziketa musikalean sartu zen arte.

     
 

D. JESÚS GARISOAIN IRIBARREN Jn.  (1995-1997)
1992an “La Pamplonesa” Iruñeko Musika Banda Kultur Elkarteko Asanbladak, gehiengoarekin Jesus Garisoain Jn. izendatu zuen zuzendariorde oposaketa bat gainditu eta gero. Ricardo Garcia Cerda eta J. Vicent Egearen arteko garaian egin zituen zuzendaritzako lanak.