| |
ATZERATUEN SENDIA
Silvanio Cervantes jaunaren banda – zuzendari aroan,
taldeak negu partean, astelehen, asteazken eta
ortziraletan, gaueko zortzietatik hamarrak arte
entsaiatzen zuen. Alta,”atzeratuen sendia” – berak
halaxe deitzen baitzien – ortzegunetan joaten zen ere,
taldekideen mailari heldu ahal izateko. Atsedenaldia
iristen zenean, On Silvaniok, sari bezala zigarrotxo bat
uzten zion atrilean musikari bakoitzari. Erretzen zuten
bitartean,zuzendariaren aholkuak jasotzen zuten.
IZAN EZ ZEN KONTZERTU
BATEN KRONIKA
Baldomero Barón, aunitz urtez Diario de Navarra
egunkariko musika - kritikaria izandakoa, bandaren ohiko
entzulea zen. Bere kritikak goraipamenez beterikoak
izaten ziren. Hain handia zen “La Pamplonesa”-rengan
zuen maitasuna, ezen, aldi batean eguraldiaren ondorioz,
bertan behera utzi behar izan zela kontzertuaren
emanaldia, eta kritikariak, bandak oso ongi kunplitu
zuela bere iganderoko kontzertuan idatzi zuen.
ENTSEGU LUZEAGOAK
Uda partean, entseguak eta gero, bandako kide batzuk
(Salinas, Guillén, Asurmendi, Tarazona, Núñez…)
Calderería karrikan dagoen Vicente tabernara joaten
ziren “truco” karta – jokoan jolastera.”Pintatxo” ardoa
jokatzen zuten. Etxeratzekoan,zuzendariak entsegua
luzatu zuela azaltzen zuten.
ESERLEKUAREN ARGAZKIA
Behin batean argazki makina zuen bandako musikari batek,
bere kideekin Sarasate pasealekura joan zen argazki bat
ateratzeko. Urte haietan,argazki makinak tripodedunak
ziren, eta argazkilariak trapu beltz baten barruan sartu
behar zuen burua argazkia egin ahal izateko. Musikariek
eserleku batean jarri, eta “argazkilaria” trapuan burua
sartu bezain laster, denak alde egin zuten azkar baino
azkarrago. Eserleku polita izan zen argazkiaren emaitza.
ZUZENDARIAREN ERRONKA
Gau batez, entsegua eta gero, zuzendariak begiak
hesgailuta zituela, bandaren egoitzatik (orduan Compañía
karrikan zegoena) egungo Vínculo plazaraino (garai
bateko Argentina plaza) joaten ausartuko zela esan zuen.
Orduan begiak estali eta musikari gehientsuenek
lagundurik, kalez-kale abiatu zen. Estafeta karrikara
iritsi zenean, sarritan bisitatzen zuen taberna batera
sartu zen nahasita. Itsumustuka ibiltzean, emakume
zerbitzari baten (frantsesa zehazki)”aitzinaldera” joan
zitzaizkion eskuak. Harek, umorez hartu zuen gertaera
broma bat zela ikusita. Denek indarrak berritu eta
gero,karrikara irten ziren arrakastatsu izanen zen
erronkarekin jarraikiz.
LXEXILI DEUNAREN OGI –
MAMIAK
Aunitz urtetan, Xexili Deunaren egunean, “ogi-mami
pertza” hamarretakoa egitea ohitura zen. Maiz, horren
ardura hartzen zuena, Palacios jauna zen. Kideek, ongi
bahino hobeto ba zekiten kalkulatzen, dena prest eta
jateko zein izanen zen iristeko ordu egokia. Ogi-mamiz
bapo egin eta gero, hurbilen irekita zegoen tabernara
sartzen ziren hamarretakoa borobiltzeko, ohiko,”kafe,
kopa eta puru”-ekin. Pentsa ezazue gero prozesiora nola
helduko ziren .
ORDU ALDAKETA
Aldi batean,zuzendari bezala zegoen Manuel López
Fernández jaunak, erlojuaren ordua udako ordutegira
egokitzea ahantzi zuen. Honen ondorioz, ordu bat
berandutu zen eta “La Pamplonesa”-ko musikari batek,
ahal izan zuen gisan zuzendu zuen kontzertua.
|
|