| |
J. VICENT EGEA
Concentainan
(Alacant) jaio zen 1961ean. Donostiako Musikako Goi
Mailako Kontserbatorioan, tronpeta, konposizio, koru
zuzendaritza eta orkestran graduatua da.
Londresko Royal Academy of Music-en, orkestra
zuzendaritzako Certificate of Advanced Studies titulua
lortu zuen. Egea, New Yorkeko Manhattan School of
Music-en, orkestra zuzendaritzako Professional Studies
Certificate titulua lortu zuen lehenengo "Special
Student"-a izan zen.
Piano, perkusio, bibolin, elektroakustika, konposizio
garaikide, soziologia, jazz, musika informatika eta
zinematografi musikako ikasketak egin ditu.
Musikagile bezala, hainbat mandatu jaso eta sari asko
irabazi ditu (Tolosako Nazioartekoa 88an, Nafarroako
Gobernukoak 92, 97 eta 2001ean, Leipzig-ko Nazioartekoa
95ean, Joaquín Turina 98an, eta abar). Bere hainbat obra
ere, CDtan grabatu eta musika argitaletxe desberdinek
plazaratu dituzte.
Bere musika, TVE-n, telebista autonomiko ezberdinetan
eta nazional zein nazioarteko irratietan eman dute.
Europa, Asia, Hego-Amerika eta Ipar-Amerikako musika
jaialdi ezberdinetan jo dituzte bere lanak.
Besteak beste, Aquilako Orkestra Sinfonikoa (Italia),
Londresko "Royal Academy-ko" "Symphony Orchestra" eta "Sinfonia",
Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, Iruñeko Pablo Sarasate
Orkestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, JONDE, Madril
Komunitateko Orkestra eta Galizako Real Filarmonía
zuzendu ditu.
1986etik aurrera Pirinioetako Ganbera Taldeko zuzendaria
da. 1991 eta 1992an Manhattan Contemporary Ensemble-ren
zuzendari gonbidatu nagusia izan zen.
1992-93ko denboraldian, Espainiako Orkestra Nazionalaren
zuzendari laguntzailea izan zen. "Reina Sofía" Goi
Mailako musika eskolako ikasketa burua izan da. 1993an
FINALE Talde Instrumentala sortu zuen, hainbat
estreinaldi eta grabazio eginez. Hauen artean, Autor
Fundazio eta C.D.M.C. delakoak ekoiztutako S.G.A.E.
delakoaren Konposaketa Sarien estrenaldiak. Horretaz
gain, "El asombro de Damasco", "La Historia del Soldado"
eta "Pierrot Lunaire" produkzio eskenikoak zuzendu ditu.
Konposaketa, interpretazio eta beka emateko lehiaketetan
epaimahaikidea da. Erakunde publiko ezberdinentzat
Analisi, Ganbera Musika eta Zuzendaritza ikastaroak
ematen ditu.
Iruñeko Gaiarre Antzokia Udal Fundazioko batzorde
aholkulariaren kidea da. Iruñeko Gaiarre Antzokia Udal
Fundazioak antolatutako XX. Mendeko musika zikloaren
zuzendaria da.
Gaur egun, Galizako Goi Mailako Musika Ikasketen Eskolan
eta Nafarroako "Pablo Sarasate" Goi Mailako
Kontserbatorioan irakasten du. Horretaz gain, musika
konposatu, hainbat orkestra eta musika talderen
zuzendari gonbidatua da eta Iruñeko Udal Bandaren
zuzendari titularra da.
|
|